'Topatu.info'-ko hiru kide auzipetu dituzte Gazte Danbadaz informatzeagatik

'Topatu.info'-ko hiru kide auzipetu dituzte Gazte Danbadaz informatzeagatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/topatuinfoko-hiru-kide-auzipetu-dituzte-gazte-danbadaz-informatzeagatik/@@download/image/topatu_1412179566.jpg
2014/10/01
berria
Erredakzioa
Gazte Danbadan jazotakoen berri eman zuten hiru kazetariak auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak, "terrorismoari gorazarre" egitea egotzita.

2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean ospatu zen Urduñan Gazte Danbada jaialdia. Bertan, ekitaldi politikoaren baitan, Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek espetxean hil zen Xabier Lopez Peña euskal presoa gogoratu zuten, eta kide horiek "terrorismoari gorazarre" egiteagatik inputatu zituen epaileak. Orain, ekitaldiaren berri eman zuten Topatu.info atariko hiru kazetari deitu ditu deklaratzera, delitu bera leporatuta.

2014ko martxoan Auzitegi Nazionalak ekitaldiko hitzartzeak eta haren laburpena biltzen zituen bideoa ataritik kentzeko agindu zien webgunearen kludeatzaileei, hala egin ezean ataria itxiko zutela jakinaraziz. Topatu.info-ko kideek plazaratu duten idatziaren esaten denez, agindua prentsa askatasunaren aurkako eraso bat iruditu arren, bideoak ezabatu zituzten, webgunea ixteak ekarriko lituzkeen kalteak kontuan hartuz. Hala ere, orain, proiektu komunikatiboko hiru kide auzi berean sartu ditu, informazio hura zabaldu zutenean "terrorismoa goratu" zutelakoan.

GAZTEZULOko lankideok gure babesa adierazi nahi diegu Topatu.info atarian lanean ari diren eta kolaboratzen duten lagunei, eta bereziki, hiru auzipetuei.