Tooopa!

Garagardo on batek eduki beharreko apar kopurua eztabaida iturri izaten da koadrila askotan, ezta? Tira ba, nork bere gustura har dezan, konponbidea datorkigu Japoniatik. Edaria pitxer berezi honetan isuri eta heldulekuko palankari eragin besterik ez duzu egin behar zuri gustatzen zaizun puntu hori lortu arte. On egin!