“Too funky 2ignore”

“Too funky 2ignore” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/too-funky-2ignore/@@download/image/59p14-3.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Hiram Bullock
59.zenbakia
Irudiaren eta bat-batekotasunaren garaian bizi gara. Gaur egun, telebista saioei esker, hilabete gutxitan sortzen dira (eta abiadura berdinarekin desagertzen) musika munduko “izar handiak”. Musikak bere denbora behar du. Urteak behar dira instrumentu bat, edo musika aparatu bat txukun erabiltzen jakiteko. Zorionez, Hiram Bullock bezala, asko dira musika egiteko beharra dutenak, eta behar horrek eraginda, musikari eskaintzen diote beren bizitza. Moda edo unean uneko interes ekonomikoen gainetik. Urteetan goxatutako rock, funk eta jazza.