Tony Hawk Ride (Xbox 360, PlayStation 3, PC)

Urtea amaitu baino lehen dendetan izango da skate kirol bideojokoen artean iraultzaileena. Monopatin itxurako periferikoari esker, jokoa inoiz baino errealistagoa izango da; orain arte ezagutu gabekoa. Alex Olson, Dustin Dollin eta Tony Hawk skater famatuak lehiatuko dira norgehiagoka birtual honetan.