Tomb Raider *

Tomb Raider * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tomb-raider/@@download/image/9p40-3.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Simon West. Aktoreak: Angelina Jolie, Jon Voight, Daniel Craig, Iain Glen. Generoa: abentura. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua / Japonia / Alemania. Urtea: 2001. Iraupena: 100 minutu.  
Tomb Raider   *
Anjelina Jolie erakargarria abenturazale birtualik sentsualenaren larruan ageri zaigu ekoizpen hanpatu honetan. Argia bezain trebea da Lara Croft ederra. Bere itxurari erreparatuz gero, Indiana Jones atseginaren arreba txikia dela egingo genuke. Alexander Handia konkistatzailearen urrezko maskararen bila dabilela, Manfred Powell tomb raider zitalarekin egingo du topo. Borroka ikusgarria izango da. Bideo-jokoen maitaleentzat ezezik, asmo handirik gabeko film arinak gogoko dituzuenontzat ere aproposa izan liteke. Txarra da gero!