Tom Petty rock-izarrari agur
The Heartbreakers bandako burua 66 urterekin zendu da.

Itzali egin da Tom Petty rock-izar estatubatuarraren musika. Artista 66 urterekin hil da, bihotzekoak jota, bere etxean, familiarekin. The Heartbreakers bere banda mitikoarekin 40 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko itzulia amaitzen zebilen; azken zitak gelditzen zitzaizkion, bata Los Angeleseko Hollywood Bowlen, eta bestea Nueva Yorken.