Tom Cruise aktoreak espazioan errodatuko du, baina ez da lehena izango

Bazirudien espazioan errodatzen zuen lehena izango zela, baina The Challenge deitutako ekoizpen errusiarra aurreratu zaio. Guztia ondo bidean, lehenak izango dira espaziora hegan egiten pelikula bat grabatzeko.
Klim Shipenko zuzendari errusiarren taldea 12 egunez espazioan errodatzen egongo da. Dena espero bezala joanez gero, errusiar pelikulako lan-taldea urriaren 5ean aireratuko litzateke espaziorantz. Azken urte honetan, lan-taldea Yuri Gagarin entrenamendu zentroan aritu da espaziorako bidaiarako entrenatzen.
Guztiagatik, errusiar ekoizpena lehena litzateke espazioan grabatzen, Tom Cruise-i aurrea hartuz.
Ez dago xehetasunik behin orbitan zein ekintza burutuko dituzten. The Challenge pelikularen trama sekretupean ondo gordeta dago. Dakigun bakarra da protagonista errusiar mediku bat izango dela, espaziora bidaiatu beharko duena kosmonauta baten bizitza salbatzeko.
Honek lasterketa espazial berri bat badirudi ere, Errusiako Channel One kateak argitu nahi izan du ez dela hori intentzioa. "Gustatuko zitzaigukeen estazio espazialera Tom Cruise aktorearen momentu berean iristean. Gozatua hartuko genukeen elkarrekin pelikulak errodatzen", adierazi du Kostantin Ernst-ek-.
Cruise-k ez du oraingoz inongo adierazpenik egin. Dakigunaren arabera aktoreak urrian bidaiatuko luke espaziora Elon Musk-ekin batera. Beraiekin joango da Doug Liman ekoizlea ere.