Tokioko Surf Olinpiadak benetako olatuekin

Tokioko Surf Olinpiadak benetako olatuekin Azkenean ez dute olatu artifizialik eraikiko; badakizue non egingo dituzten? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tokioko-surf-olinpiadak-benetako-olatuekin/@@download/image/cropped_image_l.jpg
2018/06/06
berria
Azkenean ez dute olatu artifizialik eraikiko; badakizue non egingo dituzten?
Tokioko Surf Olinpiadak benetako olatuekin

Azkenean, Tokioko Surf Olinpiadak ez dira olatuak sortzen dituen igerileku batean egingo; horren ordez, antolatzaileek erabaki dute Tsurigasaki hondartzan lehiatuko direla surflari olinpiarrak. Guztira 40 surflari hautatuko dituzte lehiaketarako, eta oraingoz, postu ziur bakarra Kanoa Igarashi japoniarrak eskuratu du.


Itxura hau izan behar zuen olatu artifizialen estadioak.

 

Txapelketa uztailaren 24a eta abuztuaren 9a bitartean egingo dute. Antza denez, Tsurigasaki ez da sekulako olatudun hondartza, eta Zarautz, Sopela edo Bidarten antza handia dauka, baina munduko lehen surf txapelketa olinpikoa egiteko gutxieneko baldintzak eskaintzen dituela erabaki dute antolatzaileek; hala, WSL erakundeak Kelly Slaterrek eraikitako Surf Ranch olatudun igerilekuaren erreplika egiteko proiektua atzera botatzea erabaki du. Zer iruditzen?