Titirijai 2012, txotxongiloen nazioarteko jai erraldoia

Titirijai 2012, txotxongiloen nazioarteko jai erraldoia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/titirijai-2012-txotxongiloen-nazioarteko-jai-erraldoia/@@download/image/20121113268titirijai_osoa.jpg
2012/12/13
berria
Titirijai 2012, txotxongiloen nazioarteko jai erraldoia
Urteurren borobila du aurtengoa Titirijai Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiak, hiru hamarkada beteko baitu. Azaroaren 24tik abenduaren 2ra bitarte, 56 ikuskizun eskainiko dituzte atzerritik nahiz Euskal Herritik hurbildutako konpainiek, eta Tolosaz gain, beste hainbat herritan ere izango dira ikusgai. Hasiak dira dagoeneko ikuskizunak, hurbildu zu ere!


Topicek, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak, antolatuta, bost kontinentetatik etorritako 620 konpainia, 540.000 ikusle eta milaka ikuskizunek hartu dute parte Titirijai Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko jaialdiaren hogeita hamar urteko ibilbidean.

Aurtengoa, baina, data berezia da, eta Ibero Amerikako txotxongilogintza izango da jaialdiko ardatz nagusia. Bertako konpainien arteko lotura eta trukearen ondorioz sortutako eskolek beren ikuskizunak aurkeztuko dituzte, eta nagusiki Argentinatik, Brasildik, Kolonbiatik eta Uruguaitik etorriko dira.

Indarra hartuta

Titirijaik sona eta mundu guztiko onarpena jaso ditu urtez urte, bere seriotasun eta garrantziagatik. Konpainien arteko hartu-emana eta hazkunde artistikoa eskaintzen ditu, eta horren ezezaguna den alor artistiko honi tartea egin dio euskal gizartean.

Aurtengoan, Ibero Ameriketatik etorritako konpainiez gain, Andaluziatik, Aragoitik, Madrildik, Murtziatik, Valentziatik eta Kataluniatik ere hurbilduko dira artistak, eta nola ez, bertako txotxongiloek ere leku berezia izango dute.

Orotara 56 ikuskizun izango dira, horietako 40 jaialdiaren epizentroan, Tolosan, eta Eibarren, Ordizian, Donostian eta Pasaian ere eskainiko ditzute. Era berean, Topic bisitatzeko aukera izango dute haur, gazte nahiz helduek, guztiei zuzendutako erakusketa baitago bertan.

Egitaraua


Egitaraua ez dute oraindik bere osotasunean kaleratu, baina ikuskizunen berri izan nahi baduzu, adi egon eta jarraitu azken berriak Topicen webgunean.