Titaniozko hezurrak?

Titaniozko hezurrak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/titaniozko-hezurrak/@@download/image/26p30-3.jpg
2012/12/13
berria
Hezurren bat hausten dugunean, igeltsua jarri behar izaten dugu. Jakina, inork ez du gogoko denbora luzez igeltsuaz gora eta behera ibili behar izatea. Lasai egon zaitezte, hala ere, Japoniako ikertzaile batzuei esker, arazo hori konpon bailiteke etorkizunean. Ikertzaile hauek agerian utzi dutenez, kaltzio fosfatoaz eta titanioz nahasketa bat eginda eta nahasketa hori hautsitako hezurrean injektatuta, hezurra berehala osa daiteke, egun gutxi batzutan.