Tirant Lo Blanc *

Tirant Lo Blanc * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tirant-lo-blanc/@@download/image/59p54-4.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Vicente Aranda. Aktoreak: Caspar Zafer, Esther Nubiola, Leonor Watling, Victoria Abril. Generoa: abentura. Herrialdea: Espainia / Erresuma Batua. Urtea: 2005. Iraupena: 125 minutu. 
59.zenbakia
Tirant Lo Blanc   *
Joanot Martorell idazleak XV. mendean katalanez idatzitako nobela aparta hartu du oinarri Vicente Aranda zinemagile polemikoak film honetan. Tirant Lo Blanc zaldun ausart eta galaia Bizanzioko enperadorearen mandatua jaso du: hain zuzen, Constantinopla hiria otomanoen eskutan erortzea saihestu behar du. Baina gerra egitea baino, maitasuna egitea du gogoko zaldun kataluniarrak. Eta, hala, Carmesina printzesarekin maiteminduko da. Amantes drama pasional aparta errodatu zuenetik, burua altxa ezinik dabilkigu Vicente Aranda. Tirant Lo Blanc filma da horren lekuko argia. Abentura, politika eta sexua trauskiltasun handiz nahasten ditu; erotismo zabarrez blaitutako abenturarik gabeko abenturazko film luze eta aspergarria eginez. Loezina sendatzen duen pelikula horietakoa da, zinez.