Tintinek 90 urte

Tintinek 90 urte Kazetari belgikarrak eta Milu txakur fidelak ehunka abentura bizi dituzte ia mende osoko bizian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tintinek-90-urte/@@download/image/Tintin-16_9-tintin-comic-book-club-32266588-1920-1080.jpg
2019/01/24
albiste-laburra
Kazetari belgikarrak eta Milu txakur fidelak ehunka abentura bizi dituzte ia mende osoko bizian!
Tintinek 90 urte

Gezurra badirudi ere, Tintin kazetariaren abenturek 90 urte bete dituzte; Hergéren komiki famatuenak ia mende batez iraun du. Hala, kazetari belgikarraren eta Milu txakurraren lehen abentura 1929ko urtarrilaren 10ean kaleratu zuten. Geroztik, mundu osoan itzuli da komikia, eta pertsonaiek ehunka abentura bizi dituzte; Haddock kapitaina, Dupond eta Dupont, Tornasol irakaslea... Zorionak!