Tinta kartutxoak birziklatu beharra

Tinta kartutxoak birziklatu beharra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tinta-kartutxoak-birziklatu-beharra/@@download/image/7p26-1.jpg
2012/12/13
berria
Hego Euskal Herrian eta Espainian toner eta tinta kartutxoen %12 birziklatzen da. EEBBetan, aldiz, %55. Aldea badago, beraz. EAEn birziklapenean diharduen Donostiako Martindarena enpresako arduradunek diotenez, "berrerabilpen honekin tintaren karkasa osatzeko behar diren 20 litro petrolio aurrezten dira. eta gainera, hamar aldiz baino gehiago erabili daitezke toner hauek". Bestalde, "ingurumenari mesede egiten zaio, kartutxo hauek ez baitira biodegradagarriak eta errausterakoan, toxina asko aireratzen dira".