Tinderrek ez du soilik ligatzeko balio

Tinderrek ez du soilik ligatzeko balio Munduan 60 milioi lagunek erabiltzen dute app hau, eta ez beti bikotea topatzeko helburuarekin... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tinderrek-ez-du-soilik-ligatzeko-balio/@@download/image/insurance-tinder-hero-mod.jpg
2020/02/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Munduan 60 milioi lagunek erabiltzen dute app hau, eta ez beti bikotea topatzeko helburuarekin...
Tinderrek ez du soilik ligatzeko balio

Hatzarekin ezker-eskubi etengabe ibili izan zara, zure laranja-erdiaren bila 'Match' egiteko zain? Berdin egiten dute milaka lagunek mundu osoan; datuen arabera, egunero 1.600 milioi aldiz errepikatzen da ezker-eskubi ibiltzeko keinu hori.  Tinderrek milaka amodio istorio ekarri ditu, baina app-ak ez du soilik ligatzeko balio. 

Montrealeko Unibertsitateak ikertu duenez, app-a erabiltzeko beste modu batzuk ere badira, eta ez diote on handirik egiten aplikazioari. Hiru multzotan banatu dituzte erabilera alternatibo horiek; tabakoaren ala sexu-trafikoaren aurkako kanpainak egiten dituztenak, hainbat produktu saltzeko erabiltzen dutenak (tartean drogak), eta politika kanpainak egiten dituztenak. 

Hain zuzen, 2016an AEBetan Bernie Sanders-en aldeko kanpaina arrakastatsua zabaldu zuten ligatzeko app-an; egilea 23 urteko Robyn Gendrich gaztea izan zen. Honek azaldu zuenez, egunean 60 mezu bidaltzen zizkien gizon ezberdinei, eta match egiten zuen bakoitzean, Sanders-en alde bozkatzeko konbentziten saiatzen zen, kontua blokeatu zioten arte. 

Produktuak saltzeko joera ere asko zabaldu da app-an; kontua da, askotan drogak direla saltzen dena. Hain zuzen, duela bi urte alarmak piztu ziren Grindr homosexualen ligatzeko app-an drogak saltzen zituzten hainbat profil faltsu deskubritu zituztenean.