Tinder, Netflix eta Instagramen arrakastaren sekretua

Tinder, Netflix eta Instagramen arrakastaren sekretua Duela urte gutxi ez ziren existitzen, eta orain, ezin dugu haiek gabe bizi; nola lortu dute? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tinder-netflix-eta-instagramen-arrakastaren-sekretua/@@download/image/comicon.jpg
2018/02/15
berria
Duela urte gutxi ez ziren existitzen, eta orain, ezin dugu haiek gabe bizi; nola lortu dute?
Tinder, Netflix eta Instagramen arrakastaren sekretua

Facebook, Twitter, Snapchat, Spotify, Blablacar... zure mugikorra app-ez betea dago, eta horietako bakoitzak funtzio ezberdina betetzen du, bakarra bihurtuz. Dena den, aplikazio guzti horiek badute gauza bat komunean; zerotik hasi ziren, eta arrakastara iritsi ziren service design lan metodoari esker. Eta zer da metodo hori? Enpresa sortzaileen belaunaldi berriek erabiltzen dute, eta munduak behar duen bati erantzuna eskaintzean datza.

 

Baina zein da service designen arrakastarako gakoa? Ez du misterio handirik. Gizartearen behar bat detektatu, eta teknologia zein zerbitzu berritzaileenak martxan jarrita, konponbide praktiko eta originalena ematen du metodo honek. Jarraian, metodo horretarik sortutako hainbat aplikazio dituzue:

 

INSTAGRAM

Askok ez duzue jakingo, baina Instagrameko hasierako izena Burbn izan zen, eta helburuak ere ezberdinak ziren. Lekuetako argazkiak zuzenean partekatzea zen app honen helburua, baina ikusita erabiltzaileek benetan nahi zutena bere argazkiak igotzea zela, segituan moldatu ziren bezeroen eskaeretara, egun aplikazioa definitzen duten filtro famatuak sortuz. App-a etengabe dabil moldatzen; erabiltzaileen beharren arabera eboluzionatzen doa.

 

 

AIRBNB

Egun kanpora goazenean lehen aukera izaten da etxea bilatzeko. Baina Airbnbren bidea ez da erraza izan beti; 2009an desagertzeko zorian izan zen. Une horretan bereganatu zuten design thinking kontzeptua, hau da, arazoa detektatu eta konpontzeko  helburua. Konturatu ziren erabiltzaileek igotako argazkiak desastre bat zirela; hala, haiek hasi ziren etxeetako argazkiak ateratzen, ederragoak, ikusgarriagoak; handik aurrera, aplikazioa etengabe hazi da.

 

 

TINDER

Ziur ez duzula inoiz pentsatu, baina Tinderren arrakastaren gakoa sinplea eta era berean oso efektiboa den erabaki batek eragin zuen. Pertsona bat onartu edo baztertzeko, app-ak alde batera edo bestera klik egiteko aukera ematen dizu; diseinu berritzaile hori izan da, hain zuzen, aplikazioa tontorrera eraman duena.

 

 

NETFLIX

Inoiz pentsatu duzu zergatik gustatzen zaigun horrenbeste ordu ikus-entzunezkoak kontsumitzen gastatzea? Argi dago Netflixek gizartearen aisialdia betetzen maisuki jakin duela, eta bertan gordetzen den telesail eta film kopuru guztia ikusteko bizi oso bat beharko genukeela; baina Netflixen arrakasta harago doa. Webaren zein app-aren diseinuak asko egin du produktu honen arrakastan. Design thinking-ari esker, erabiltzeko erraza eta praktikoa den plataforma bat sortu dute, eta garrantzitsuena; erabiltzaileen esperientziaz ikasten du etengabe hobetzen joateko. Netflixen benetako arrakasta hau da; erabiltzaile bakoitzaren gustuetara egokitzen ikasi du, pertsonalizatutako zerbitzu bat eskainiz.