Times Square konkistatu duen arkitekto euskalduna

Oasi bat munduko lekurik estresagarrienean. Hori da Javier Zubiria arkitekto donostiarrak eraikiko duena New Yorkeko Times Square plaza jendetsuaren erdian. Instalazioak Parentesis izena du, eta egunerokotasunarekin apurtu eta atsedenaldi bat egiteko gonbita luzatuko die bertako ibiltariei.
Zubiria (Donostia, 1986) Amsterdamen bizi da duela bost urtetik, eta zU izeneko bere estudioa sortu du bertan. Egunotan hirira bueltatu da, bere aitarekin batera Lasala hotela diseinatuko duelako. Duela urte batzuk, 2013an, Orixeko ikasle ohi honek Alde Zaharreko Trinitate plaza estaltzeko proiektua aurkeztu zuen Ander Barandiaran gelako kidearekin batera. Zer iruditzen zaizue bere proiektu berria?