'Time Stand Still' musika emanaldia izango da bihar Gasteizko Arte Ederren Museoan

'Time Stand Still' musika emanaldia izango da bihar Gasteizko Arte Ederren Museoan Lorena García sopranoa eta Maike Burgdorf laute-jotzailea arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/time-stand-still-musika-emanaldia-izango-da-bihar-gasteizko-arte-ederren-museoan/@@download/image/Web 2020 04 Sabados Lorena Maike.jpg
2022/09/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lorena García sopranoa eta Maike Burgdorf laute-jotzailea arituko dira.
'Time Stand Still' musika emanaldia izango da bihar Gasteizko Arte Ederren Museoan

Bihar, 12:30ean, Lorena Garcia sopranoa eta Maike Burgorf laute jotzailea arituko dira Arte Ederren Museoan, Larunbat Musikalak programaren barruan. Time Stand Still izeneko emanaldia eskainiko dute, etenaldi batera gonbidatuz, eta berpizkunde ingeles eta espainiarreko pieza onenen aukeraketa eskainiko dute.

Hurrengo hitzordua azaroaren 5ean izango da, ordu berean, Maitasunaren mila aurpegiak izenburupean. Montserrat Sánchez sopranoa, Txaro Martinez aktorea eta Amaia Rodrgiuez piano-jotzailea izango dira bertan.

Bi urte baino gehiagoko etenaldiaren ondoren, apirilean itzuli ziren Larunbat Musikalak, formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa. Antzinako musikaren, musika klasikoaren, garaikidearen eta zarzuelaren errepertorioak bildu ohi ditu, eta baita beste kultura batzuetako musikaren ibilbideak ere.