Time and place

Time and place https://www.gaztezulo.eus/albisteak/time-and-place/@@download/image/Eli_Paperboy_Reed_Meets_The_Pepper_Pots_Time_and_place.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Eli "Paperboy" Reed meets The Pepper Pots
129.zenbakia
Bostonetik Gironara. Denbora kontua zen soul izar hauek batzea, eta emaitza punta puntakoa da! Elkarrekin lan eginez, R’n’B eta soularen ezkutuko lau abesti berreskuratu dituzte EP honetan, eta edonork esango luke garai hartan grabatu zirela abestiok. Pepper Pots-en eskola zaharreko soul bikaina eta Eli-ren ahots ikaragarria ederki uztartu dira, dantzatzera  gonbidatzen gaituen lana osatuz. Oso ona. Hori bai, gehiagorako gogoz geldituko zara!