Tim Burton in wonderland

Tim Burton in wonderland https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tim-burton--in-wonderland/@@download/image/20096247899Tim_Burton_Alice_in_wonderland.jpg
2012/12/13
berria
Ipuinak atsegin ditu Tim Burton zuzendariak; zenbat eta ipuin gotikoagoak, hobe. Oraingoan, Lewis Carroll idazlearen Alice in wonderland ospetsuari heldu dio, eta ohi bezala, ukitu laberintikoa eman dio filmari. Hezur-haragizko aktoreak, animazioz sortutako pertsonaiak eta hiru dimentsiotako teknikak, horra hor 2010eko martxoan estreinatuko den filmaren osagaiak. Aktore zerrenda harrigarria da: Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway, Michel Sheen, Christopher Lee…