Tiktok telebistara iritsi da

Nerabeen eta gazteen artean erabateko errege bilakatu da TikTok aplikazioa, eta bere zabalkundea ez da amaitu; hala, hemendik aurrera Smart TV-etan ere erabili daiteke. Hain zuzen, TikToken arduradunek akordioa sinatu dute Samsung-ekin, eta beraz, marka honetako telebistetan TikTok erabili ahalko da.
Eduki mota hauek modu natiboan telebistan ikusi ahalko diren lehen aldia izango da; orain arte, 'mirroring'-aren bitartez egin zitekeen (kablea ala bluetooth konexioa erabiliz), baina orain, zuzenean 2018etik aurrerako Samsumg telebistetan zuzenean erabili daiteke aplikazioa.
Baina ez da TikTokek prestatutako aldaketa bakarra; TikTok zuzenean instalatuko da Samsung telebista berrietan; hala, TikToken erabiltzaileek beren edukiak ikusi ahalko dituzte telebistan, eta baita jarraitzen dituzten kontu eta kanalen edukien artean nabigatu, "atsegin dut"sakatuz hala nahi badute.
Erresuma Batuan hasiko dira aukera berri honekin; bestalde, TikTok aldaketa gehiago prestatzen dabil, esate baterako, bideoen luzera 60 segundoetatik 180 segundoetara igotzea.
Bestalde, Samsung-ek bertikalean jarri daitekeen telebista diseinatu du, Instagram eta TikTok edukiak hobeto ikusteko. Ez da txantxa!