TikTok plataformaren eraginak pop abestien iraupena laburtu du

TikTok plataformaren eraginak pop abestien iraupena laburtu du PinkPantheress tiktoker ezagunak bere lehen diskoa kaleratu berri du eta bere musika zabaltzeko erabiltzen duen plataformak eragina izan du bere abestietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tiktok-plataformaren-eraginak-pop-abestien-iraupena-laburtu-du/@@download/image/Pink-Pantheress-Social-Header+(1).jpg
2021/11/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

PinkPantheress tiktoker ezagunak bere lehen diskoa kaleratu berri du eta bere musika zabaltzeko erabiltzen duen plataformak eragina izan du bere abestietan.
TikTok plataformaren eraginak pop abestien iraupena laburtu du

PinkPantheress-ek eskuratutako bat-bateko fama aprobetxatu du bere gelan sortutako pop proiektuak aurkezteko. Tiktokerrak ez du sekula, orain arte, bere aurpegia osorik erakutsi eta beharbada hori da bere arrakastaren gakoetako bat. Kontua da milioitik gora jarraitzaile dituela eta askok sareetan arrakasta lortzearen gaian gurutzat dute. 

Urriaren 15ean kaleratu zuen bere lehen mixtape-a, to hell with it, deitutakoa eta bere arrakastak ez dirudi iragankorra edo anekdotikoa denik. Just For Me singlea sareko faborito bilakatu da berehala. Bere melodia gozo eta intimistak jende ugari konbentzitu du. Artista gazteak bere estiloa new nostalgic (nostalgia berria) bezala definitu du.

Aldaketa abestiak sortzerako garaian
Askok Tierra Whack rap-kantari estatubatuarra Billie Elilish-i zion miresmenagatik ezagutzen badute ere, 2018an jada raperoak proiektu musikal bat abian jarria zuen Instagram formatuan. Minutua iristean mozten ziren 15 abesti sortu zituen. Horietako bakoitza bideo dibertigarri eta koloretsuekin aurkeztuak izan ziren. 

Bi urte beranduago, Alien Tango deitutako espainiarrak TikTok-en zuen arrakasta profitatutik formatu iragankor horretan txertatzeko disko bat sortu zuen. Egunero pop abesti bat sortzen zuen 15 segundo irauten zituetan eta bideo (bertikala, noski) batez lagundua. Abesti dibertigarri eta itsaskorrak dira, Tinderrek uzten dizun hutsuneaz hitz egiten du batek, bestea ghosting-aren biktima bihurtzeaz edo Comis Sans tipografiaz. Diskoaren iraupen osoa 3 minutu eta 38 segundokoa da! 

Ez da harritzekoa beraz, sare sozialen bitartez ezagun egin diren artistek plataforma hauen eragina izatea sortzerako garaian. Askok eskuak burura eramango dituzue, baina musikaren historian atzera begiratzen badugu, argi esan genezake, abestien eta diskoen iraupena garaian modan zegoen formatuaren araberakoa izan dela. 

Melomano klasiko batek pop abesti perfektua irudikatzen duenean 3 minutu eta erdiko abesti batean ari da pentsatzen. Pop disko luze batek 40 minutu inguru irauten zituen 80. hamarkada hasieran. 60 minutura igo zen CD-en agerpenarekin. 

Azken urteetan, streaming zerbitzuen unibertsalizazioarekin, ez dirudi iraupen mugarik egon behar lukeenik, baina sare sozialetan zabaltzen dute euren sorkuntza artistek eta beraz, iraupenak ezinbestean laburragoa izateko joera hartu du.