Tigre bat egongelan!

Tigre bat egongelan! Egunotan modan jarri da 3D-ko animaliekin mugikorrarekin jolastea; badakizu nola? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tigre-bat-egongelan/@@download/image/3d-tiere-teaser.jpg
2020/03/31
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Egunotan modan jarri da 3D-ko animaliekin mugikorrarekin jolastea; badakizu nola?
Tigre bat egongelan!

Etxean gaudela entretenitzeko mila asmakizun probatu ditugu egunotan, eta horietako batzuk biralak bihurtu dira, tartean Google bidez 3D animaliak etxean "agertarazteko" jolasa. Oraindik ez baduzu probatu, adi!

Zure egongela tigre batekin edo bestelako animalia exotikoekin "edertu" eta bide batez lagunei susto txiki bat eman nahi badiezu, hau da egin behar duzuna:

1) Google bilatzailean sartzen gara mugikorrarekin, eta gustuko dugun animalia bilatzen dugu (lehoia, tigrea, marrazoa, zaldia, panda hartza, pinguinoa...)

2) Bilaketa egiterakoan animalia 3D-n ikusteko aukera agertuko zaigu.  

3) Behin 3D-a aukeratuta, gure espazioan ikusteko aukera klikatuko dugu, eta besterik gabe, animalia gure etxean agertuko da!

4) Atera argazkiak animaliarekin!