THR!!!ER

THR!!!ER https://www.gaztezulo.eus/albisteak/threr/@@download/image/thriller_1380798952.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
!!!
144.zenbakia
THR!!!ER
A zer nolako uzta ematen ari den 2013a! Oraingoan, udan Donostiako Jazzaldian egondako talde baten azken diskoari buruz ari naiz: !!!. Izen ahoskaezin horrekin datoz Nic Offer eta bere banda, eskaintza ezin dantzagarriagoarekin, beren bosgarren lana aurkeztera: THR!!!LER. Aurreko lana (Strange Weather Isn't It?, 2010) ilun geratu zitzaien azken honekin alderatuz gero, disko honetarako egindako One Girl/One Boy abestiak taldeari orain arte izan ez duen pop ukitua eman baitio. Apirilaren 29an kaleratu zuten ekoizpena, eta urriaren 26an Bilboko Kafe Antzokian izango dira.