Three in one

Denroy Morgan jamaikar abeslariaren seme-alabek reggae munduko egungo talde arrakastatsuena osatzen dute. Morgan Heritage taldeak kalitatearen eta komertzialtasunaren arteko oreka lortu du disko honetan eta hori ez da batere lan erraza izaten. Aurrekoetan bezala, mezu konprometituen artean, maitasun kantuak ere aurki daitezke. Junior Kelly eta Anthony B Ragga abeslariek parte hartu dute diskoan eta batzuetan, soinua "perfektuegia" eta "garbiegia" da. Single formatuan erakutsitakoa botatzen dugu faltan.