Thom Yorke
Radiohead taldeko abeslari eta gitarra jotzailearen azken adierazpenek zer esana eman dute, industri diskografikoa hiltzen ari dela dio eta. Hala ere, musikari ingelesa ez da penatu, munduarentzat ez baita galera handia izango. Era berean, merkatu honetan sartu berri diren gazteei aholkatu die multinazionalekin ez sinatzea.
