“Think Tank”

“Think Tank” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/think-tank/@@download/image/41p15-2.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: Eneko Orbe
Blur
41.zenbakia
“Think Tank”
Lau urteko etenaldia egin du Blur-ek estudioko zazpigarren lan hau kaleratu arte. Oraingo honetan, Graham Coxon gitarra jotzailearen parte hartzerik gabe grabatu dute. Hala ere, pozgarria da abesti originalak egiteko eta betiko topikoetan ez erortzeko duten gaitasuna erakustea. Hamairu abestiz osatutako diskoa da. Sanplerrak, haize tresnak eta gitarrak oso ondo nahastuta, pop kutsuko melodiekin batera baina rock zaratatsua baztertu gabe. “Out of time” lehen singlea ona da; baina disko honetan gauza interesgarriagoak aurkituko dituzu.