Theron zubi lanetan

Charlize Theronek aspaldiko bi ezagunen arteko zubi lana egingo du aurki. Tom Cruise eta Nicole Kidmanen artekoa, hain justu. Baina ez gaizki pentsatu, lan kontuak besterik ez dira eta. Izan ere, Charlize liraina The tourist filma grabatzen hasiko da aurki, Tom Cruisekin batera. Ondoren, The danish girl izeneko pelikulan parte hartuko du. Ezetz asmatu norekin! Kidman andereñoarekin, jakina. Theronek, nahi gabe ere, bien trapu zikinak bereak bailitzan ezagutuko ditu.