The wind shakes the barley ****

The wind shakes the barley **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-wind-shakes-the-barley/@@download/image/66wind.jpg
2006/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Cillian Murphy, Padraic Delaney, Liam Cunningham. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Irlanda. Urtea: 2006. Iraupena: 124 minutu.
66.zenbakia
Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen Kean Loach britainiarrak Irlandako gatazka politikoaren erroak biluzi egiten dituen drama historiko gordin honekin. Damien eta Teddy anaiak dira eta Erresuma Batuko indar armatuen aurkako borrokan ari dira Irlandaren independentzia lortzeko asmoz. Gerra latz eta krudel baten ostean, bake ituna sinatuko dute alde biek. Armak ez dira isilduko, ordea. Handik gutxira, gerra zibila lehertuko da-eta etsaiarekin sinatutakoa babesten eta gaitzesten duten irlandarren artean. Gatazka horrek bi anaiak banatuko ditu; ondorio lazgarriak eraginez. Zenbait unetan didaktikoegia den arren, drama samin eta aparta dakar Hidden Agenda zirraragarriaren egileak.