The Weeknd, Arctic Monkeys eta Deftones sexurako artista gustukoenak
The Weeknd, Arctic Monkeys eta Deftones harreman sexualak izaterakoan jendeak gehien entzuten dituen artistak direla eman du ezagutzera ikerketa batek. Emaitzak Ziphealth-ek ezagutarazi ditu, online dagoen sendagile zerbitzu batek. Erakunde honek 1.000 pertsonari beren bizitza sexualari buruzko galdetegi bat pasa zieten eta bere streaming plataformako informazioa ere eskatu zien, sexurako erabiltzen zuten playlist-a zein zen galdetuz.
Lehen hiru postuetan, hurrenez hurren, aipatutakoak daude, eta horien ondoren azaltzen dira Lana Del Rey, Taylor Swift, Kendrick Lamar eta Doja Cat. Alta, The Weeknd da, aldez, errege absolutua. Alabaina, ikerketak erakusten du rock indie estiloan Arctic Monkeys, TV Girl eta Mac DeMarco daudela lehen postuetan.
BDSMa praktikatzen dutenen artean Nine Inch Nails taldearen Closer kantua agertzen da The Weeknd, Two Feet, Deftones eta BabyTron-ekin batera. Aldi berean, ohiko sexuarekin, lehen postuetan agertzen dira The 1975, Taylor Swift eta Lana Del Rey. Nick Minaj-en Super Freaky Girl kantua oso errepikatua izan zen babesik gabeko sexuan.
Beste zenbait datu bitxi: EDMa entzuten duten pertsonen %37k aitortu zuen publikoan sexua izan dutela, sexuak iraun bitarte countrya entzuten dutenek joera gehiago dute orgiak egiteko (%22), eta gutxitan edo ia inoiz babesik erabiltzen ez dutenak ere badira (%61).
Azkenik, txortan egin bitartean metala entzuten dutenek fetitxe bat edukitzeko joera handiagoa dute (%72) eta reggaea entzuten dutenek harremanak dituzten bitartean negar egiteko joera handiagoa dute (%38), folk eta blues-a entzuten dutenekin batera (%33).
