The Wailers mitikoak, Algortan
Bob Marleyk 1963an sortutako taldea 40 Anniversary Tour bira ematen ari da, eta hilaren 17an Algortako portu zaharrean ariko da. Adituek reggae musikako betiko talde onena dela diote.
Bob Marley liderra 80ko hamarkadan hil bazen ere, The Wailersek aurrera jarriaitu zuen. Aston Familyman Barret da sorrerako taldetik bizirik dagoen bakarra, eta Elan Atias da oraingo abeslaria. Joan den urteko urrian egon ziren azkenekoz Euskal Herrian; Atarrabiako Totem Aretora eraman zituzten Jamaikako erritmoak.