The Village (El bosque / Le village) ***

XIX. mende bukaeran dago girotua istorioa, Pensilvaniako herrixka bakarti batean. 60 biztanle inguru bizi da herrian, eta bertokoek ez dute inoiz kanpoko jendearekin harremanik izan. Lege moral oso zurrunekin bizi dira komunitate hertsi horretako kide guztiak. Herrixkatik hurbil baso ilun bat dago, eta bertan kreatura lazgarriak bizi dira. Urte luzez bakean bizi izan dira herritarrak eta basoko piztiak. Baina su-etena bukatu dela dirudi. The Sixth Sense bikainaren egileak ahoa bete hortz utzi zuen mundu guztia beldurrezko filmaz mozorrotutako metafora ideologiko zorrotz honekin.