The Uski´s: "Neguan ere ondo sartzen da the uski´s, barrua berotzeko"

Elantxobe eta Ibarrangeluko The Uski´s boskoteak 'Katuek bezala' hirugarren diskoa kaleratu du. Mungiako Lamiñe estudioetan grabatutakoarekin oso pozik daudela kontatu digu Anartz taldekideak; umorea eta haize freskoa dakar kostaldetik.
Zergatik Katuek bezala?
Bada, gu ere halaxe ibiltzen garelako, katuen antzera. Horman gora beti; gora eta behera. Baina beti itsasoari begira.
Zer topatuko du entzuleak disko honetan?
Gure betiko estiloa da, pixka bat garbiagoa eta freskoagoa oraingoan. Doinu biziko rock & rolla da gurea, kanta errazekin eta arinekin. Behin eta berriz ipintzeko moduko diskoa prestatu dugu.
2003. urtean lehenengo bi maketa haiekin hasi zinetenean baino eskarmentu handiagoa duzue orain, jakina. Zer nolakoa izan da azken proiektu hau grabatzearen esperientzia?
Aurreko denak bezalaxe, oraingo hau ere esperientzia berria izan da. Produkzio molde ezberdina baliatu dugu abesti bakoitzerako, eta gitarrak, kaxak, pedalak guztia aldatu dugu. Musika denok batera grabatu dugu, soinua naturalagoa izan dadin eta, batez ere, daukagun guztia transmititzeko. Oso gustura gaude egindakoarekin, baina egia da lana aurrekoetan baino nabarmen gogorragoa izan dela. Ordu asko izan dira, instrumentu ezberdin pila bat (ukelelea, perkusioak ) eta moldaketa ugari.
Grabatu baino lehenagoko sukalde lana egiteko nola moldatzen zarete?
Normalean, gutako bakoitzak ideiak erdi landuta ekartzen ditu etxetik, gero lokalean denon artean ontzeko. Kantak pertsona ezberdinengandik abiatzen direnez, oso kutsu anitzeko abestiak lortzen ditugu, eta oso gauza polita da hori.
Egiten duzuen musikak 60ko eta 70eko hamarkadetako surf giroko rock & roll kutsua du. Ez al da hobeto sartzen udan orain baino?
Neguan uda gogoa dugunean ere ondo sartzen da The Uski´s apur bat, barrua berotzeko! Neguan ere parrandak egiten dira eta rock & rollak hor egon behar du.
Benetako surflariak zarete ala estilo kontua da?
Musikari dagokionean, denetarik dugu, ez pentsa. Surf kutsuko moldaketak bai, baina blusa eta soula ere bai. Eta bestela, Jon eta Iñigo surflari fanatikoak dira, azken hau benetan txarra kar, kar, kar. Oier ahal duenean aritzen da, eta ni erretiratuta nago. Eta Iñakitxuk sekulako pastelak egiten ditu
Inspirazioa ere itsasoan bilatzen al duzue zuek?
Bai, beti. Gure musa garrantzitsuena itsasoa da.