The Uski"s: Olatu uhinak

The Uski's boskote bizkaitarrak "Itxosun Zarati" izeneko estreinako diskoa argitaratu berri du Oihuka diskoetxearekin. Diskoa Mungiako Lamina Produkzioetan grabatu dute, Natxo Lyberty-ren ardurapean. Surf musikaz eta 60ko hamarkado pop doinuez zipriztindutako hamaika kantu melodiotsu dakarzkigute.
Taldea 2002 urtean sortu zuten. Etxean eginiko maketa grabatu, eta aurten diskoa kaleratzea lortu dute. "Gatibu taldeko Alex Sarduiren bitartez kontaktatu genuen Oihuka diskoetxearekin, eta azkenik, diskoa egin dugu", azaldu du Anartz taldekideak: "Pozik gaude emaitzarekin".
Elantxobetar eta ibarrangeluar hauen musikan, oso agerikoa da surf-aren eragina. Bizkaiko kostaldeko Laga hondartzan, sarri izaten dira The Uski's-ekoak, haizeak norantz joko, olatu hoberenak harrapatzeko asmoz. Hala, olatu gainean ez daudenean, gitarrak eta danborrak astintzen ibili ohi dira. "Ez dugu taldea eta surfa bereizten. Guretzako gauza bera dira; bizitzeko modu jakin bat. Musikaz eta surfaz blai bizi gara", azaldu du Anartzek.
Hori dela eta, melodiaz beteriko kantu horietan, surf musikaren zantzuak suma daitezke; Ventures, Trashmen edo Beach Boys. "Aipatzen dituzun talde horiek surf musika egiten dute, baina egia esan, guk ez dakigu gure taldea non kokatu", dio Anartzek, duda mudatan. Hala ere, argi dago euren kantuetan melodiak eta ahots harmoniak nagusi direla. "Orain arte, punk eta metal taldeak nagusitu dira euskal talde gazteen artean, baina guk geureari eutsi diogu: melodiak eta koruak jorratzeari, alegia. Barrutik irteten zaigun soinua da, nahiz eta koruak ondo egitea lan handia izaten den".
60ko hamarkado soinu anglofonoez bustiriko kantuon hitzak idazteko, ingelesa erabiltzea joera naturalena da; Uski's-ekoek, ordea, euskara aukeratu dute: bizkaiera, hain zuzen. Aukeraketa horren arrazoia argi dauka elkarrizketatuak: "Eh txo! Zelan egingo dugu ingelesez, ez dakigu eta! Eta euskara batuaz ere ez dakigu!". Hitzok surflari amorratuen hedonismoaren isla dira: itsasoa, neskak eta parrandak dira ardatz nagusiak. "Bai, taldea ondo pasatzeko egin genuen, eta hitzak ere horrelakoak dira", dio Anartzek.
Zuzenekoei dagokienez, ikusleak apur bat harrituta geratzen direla aitortu du Anartzek: "Jendeak ez ditu espero hainbeste ahots eta melodia". Hala ere, gero eta kontzertu gehiago ematen ari dira, eta antza, ikuslegoaren harrera geroz eta hobea da, "denak hasten dira dantzan". Hortaz, hondartza, rock and rolla eta gerria astintzea atsegin dutenek, hobe dute "Ipurtzulo's"-en kontzertuetara hurbiltzea. The Uski´s beste kontu bat da.