The Tarnished Gold

The Tarnished Gold https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-tarnished-gold/@@download/image/Beachwood_Sparks_The_Tarnished_Gold.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Beachwood Sparks
132.zenbakia
Kaliforniako rock talde dotore hau bueltan da hamar urte eta gero. 2002an Make the Cowboy Roots EPa argitaratu zutenetik laukotea isilik izan da. Gogoratzen dut iraganean psikodeliaren esparruan kokatzen zituztela entzuleek eta prentsa espezialduak. Hamarkada baten ostean, baina, folkean eta country rockean bustiriko hamahiru kanta ezti grabatu dituzte tarte akustikoak, lasaiak eta atseginak nabarmenduz, 60ko hamarkadan The Flying Burrito Brothers, The Byrds edo Buffalo Springfield taldeek egin zuten erara. Udazkenari ongietorria emateko lan aproposa.