“THE STRONG ARM OF THE ROCK” ****

“THE STRONG ARM OF THE ROCK” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-strong-arm-of-the-rock/@@download/image/82p62cobra.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
COBRA
82.zenbakia
“THE STRONG ARM OF THE ROCK”  ****
Euskal Herrian musika estiloak kolpeka nagusitzen ote dira?  Artalderako joera al dago?  Bai edo ez? Duela ez hainbeste, zein harriren azpian ezkutatuta zeuden Black Sabbath eta Led Zeppelin zaleak? Garai batean denak armairu barruan al zeuden? Tira, berez, kontua ez da notizia txarra, eta are gutxiago, Cobra hauen kasuan bezala, berrirakurketa ona eta indartsua bada. Gitarra riff indartsuen gainean eraikitako kanta hauek esperientzia transmititzen dute, baina hori ez da batere harritzekoa taldekideen jatorria aztertuz gero (Pilt, Evirus69, Kokein, Hyssopus…). Ezer berririk ez. Baina, ona.