“The story of the Ramones. End of the century”.

“The story of the Ramones. End of the century”. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-story-of-the-ramones-end-of-the-century/@@download/image/53p13-1.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: Alberto Bocos
Ramones
53.zenbakia
“The story of the Ramones. End of the century”.
Ramones, New York-eko Queens auzoko galtzaileei buruzko dvd/dokumental interesgarria. Dvdak taldearen musika sekuentzia asko dakartzan arren, taldekideei, beren managerrei, eta beste musika talde batzuetako kideei -Debby Harry (Blondie) eta Joe Strummer (The Clash)- egindako elkarrizketak dira gauzarik interesgarriena. Hamaika pasadizo dira, barregarriak eta tristeak, era berean: esaterako, Tommy Ramonek lehen hiru diskoetako kantak nork idatzi zituen kontatzen du, eta baita Johnnyk Joeyri neskalaguna kendu zionekoa  ere –horren ondoren, hogei urte eman zituzten elkarrekin hitz egin gabe!-. Ramones taldearen alokairuzko furgoneta apalean sartzea nahikoa eta sobera da… munduko punk-rocker ospetsuenen bizimoduak askok uste baino glamour gutxiago izan zuela ikusteko!