The Squid an the Whale (Una historia de Brooklyn/Les Berkman se separent) ***

The Squid an the Whale (Una historia de Brooklyn/Les Berkman se separent) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-squid-an-the-whale-una-historia-de-brooklynles-berkman-se-separent/@@download/image/65thesquid.jpg
2006/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Noah Baumbach. Aktoreak: Jeff Daniels, Laura Linney, Jesse Eisenberg, Anna Paquin. Generoa: komedia / drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 88 minutu.

65.zenbakia
The Squid an the Whale (Una historia de Brooklyn/Les Berkman se separent) ***
Kutsu autobiografiko handia du Noah Baumbach zinema zuzendari interesgarriaren film gazi-gozo honek. Izan ere, bere gurasoak banandu zireneko sasoia tonu malenkoniatsuz erretratatzen du zinemagile gazteak bertan. Istorioa 80ko hamarkadan dago girotua, Brooklyn auzoan. Garai batean arrakasta handiko idazle izan zen Bernard Berkman, baina azken urteotan ez du eleberri txukunik idatzi. Inspirazioak ez ezik, emazteak ere abandonatuko du gizona. Dibortzioak Walt eta Frank seme nerabeen bizitzak astinduko ditu. Komedia eta drama sotiltasunez uztartzen ditu Baumbachek seme nerabeen ikuspuntu lañotik errodatutako pelikula hunkigarri honetan. Sentibera bezain samurra, atsegin handiz ikusten da.