The Soft Moon *****

San Francisco hiriko Luis Vasquez musikariak gidatzen duen egitasmoaren estreinako diskoa Captured Tracks zigiluak argitaratu du, eta 80ko hamarkadako rock elektronikoan eta gotikoan izozturiko blokea da, iceberg elektronikoa. Tentsio handiko grabazioa da, klaustrofobikoa, giro itzaltsuetan mugitzen dena, baina, era berean, mendekotasun sortzailea. Une lasairen bat ere biltzen du, When its over, kasu. Lan ederra da, baina arreta handia eskatzen du. Suicide, Joy Division, New Order eta antzeko talde ilunak gustuko dituztenek behin eta berriro entzungo dute, oka egin arte, ito arte.