The Smashing Pumpkins

The Smashing Pumpkins https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
The Smashing Pumpkins
Taldekoek Die Antwoord hirukoteko ‘Ninja’ rap abeslari xelebrea gonbidatu zuten oholtzara Parisen eman zuten azken kontzertuan. Elkarrekin David Bowieren Fame abestiaren egokitzapena egin zuten. Behingoagatik, Ninjak bere janzkera bitxi-nabarmenak alboratu eta trajea jantzi zuen. Baina ez hori bakarrik, espero zitekeena baino agerpen lasaiagoa ere izan zuen.