The Singing Detective (El detective cantante) ***

The Singing Detective (El detective cantante) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-singing-detective-el-detective-cantante/@@download/image/36p52-5.jpg
2003/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Keith Gordon. Aktoreak: Robert Downey Jr., Robin Wright Penn, Mel Gibson, Katie Holmes. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 107 minutu.  
36.zenbakia
Eleberri beltz kaskarrak idatzi ohi dituen morroi bitxia da Dan Dark. Ospitale arrotz bateko ohe batean dago preso, gaixotasun arraro baten erruz. Oroitzapen garratzek apurtzen dute haren bakea. Gainera, ez da errealitatea eta ametsa bereizteko gai. Unibertso oniriko eta musikal batean dago gatibaturik. Osatuz doan heinean, beldurrari aurre egin, eta bere buruarekin egingo du tupust. Bortitz. Zinema kritikarien artean iritzi kontrajarriak sortu dituen film berezia da oso The Singing Detective. Iluna, surrealista eta bitxia. B serieko perlatxo bat, dudarik gabe.