“The shape of punk to come”

“The shape of punk to come” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-shape-of-punk-to-come/@@download/image/Refused_The_shape_of_punk_to_com.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Haize Galarraga
Refused
126.zenbakia
“The shape of punk to come”
2012 hasi orduko bi talde gogoangarriren itzuleraren berria jaso dugu. Antza, Refused suediarrak eta At the Drive-In texastarrak berriz elkartuko dira hamar urte baino gehiago banandurik igaro ondoren. Inor gutxik jartzen du zalantzan 1998 urtean ateratako The shape of punk to come hau maisulan handia denik. Hardcore taldeak ikusmira zabaldu eta musikaren historian erreferentziazko bilakatuko zen lana osatu zuen. Sormen ahalmen mugagabeak eta abesti bakoitzak emandako zaplaztekoek belarriko argizaria urtzen digute. Diskoko pista bakoitza mundu bat da, etxeko sofatik altxa gabe bidaiatu eta gozatzeko aukera.