"The Sea Beast", euskaraz bikoiztutako Netflixen lehen estreinaldia

"The Sea Beast", euskaraz bikoiztutako Netflixen lehen estreinaldia Berria egunkariaren bitartez jakin ahal izan dugunez, Netflix-ek euskarazko lehen bikoizketa estreinatu du: The Sea Beast / Itsasoko Piztia. Piraten eta itsas-munstroen animaziozko abentura bat da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-sea-beast-euskaraz-bikoiztutako-netflixen-lehen-estreinaldia/@@download/image/ohoff_210318_ecl1087_stock_netflix.jpg
2022/07/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Berria egunkariaren bitartez jakin ahal izan dugunez, Netflix-ek euskarazko lehen bikoizketa estreinatu du: The Sea Beast / Itsasoko Piztia. Piraten eta itsas-munstroen animaziozko abentura bat da.
"The Sea Beast", euskaraz bikoiztutako Netflixen lehen estreinaldia

Frogatzeko Netflix-en sartu gara eta bilatzailean The Sea Beast jarrita berehala azaldu zaigu. Audioa euskaraz izateaz gain, euskarazko azpidatziak ere jarri dizkiote film honi, azpiko irudian ikus daitekeen bezala.


Netflix-eko harpideduna bazara, esteka hauetan ikusi ditzakezu zein eduki dauden euskarazko audioarekin eta zein euskarazko azpidatziekin. Bertan daude Errementari eta Handia filmak, euskaraz sortu zirenak, eta Espainiako bi ekoizpen: D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak animaziozko filma eta Erase una vez en Euskadi film politikoa.