The Royal Tenenbaums ***

The Royal Tenenbaums *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-royal-tenenbaums/@@download/image/18p44-5.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Wes Anderson. Aktoreak: Gene Hackman, Anjelica Huston, Gwyneth Paltrow, Ben Stiller. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 109 minutu.



18.zenbakia
The Royal Tenenbaums   ***
Rushmore laudatuaren egilearen hirugarren filma da The Royal Tenenbaums. Zinema izarrez jositako ekoizpena den arren, kutsu independenterik ez zaio falta. Tenenbaumstarrek jenio bitxiz osatutako familia xelebrea osatzen dute. Kide guztiak etxe berean bizi dira, gainera. Guztiak, aita izan ezik. Egun batean, baina, aita etxera itzuliko da supituki eta bazterrak nahasiko ditu. Estreinatu zen sasoian, kritikak harrera paregabea egin zion. Hollywoodeko zinemaren ohiko parametroetatik aldentzen den komedia atsegina da.