The Road to Perdition ****

The Road to Perdition **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-road-to-perdition/@@download/image/22p44-1.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Sam Mendes. Aktoreak: Tom Hanks, Jude Law, Paul Newman, Jennifer Jason Leigh. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 116 minutu. 
22.zenbakia
Chicago, 30eko hamarkada. Al Capone gailurrean da. Rooney gangster irlandarraren konfiantzazko gizona da Michael O'Sullivan. "Heriotzaren aingerua" ezizenez da ezaguna, eta beldurra diote guztiek. Egun batean, ordea, emaztea eta semerik gazteena galduko ditu bere aurkako ekintza zikin batean. Une horretatik aurrera, mendekua bere bizitzaren ardatz bilakatuko da, eta ez du etsiko errudunak aurkitu eta hil arte. American Beauty apartaren zuzendariak ezin hobeto egokitu du Max Allan Collins laudatuaren komiki ezaguna, benetan. Pelikula bikaina da.