The road to Guantanamo (Camino a Guantanamo) ****

The road to Guantanamo (Camino a Guantanamo) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-road-to-guantanamo-camino-a-guantanamo/@@download/image/62_the road.jpg
2006/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Michael Winterbottom eta Matt Whitecross. Aktoreak: Riz Ahmed, Farhad Harun, Arfad Usman. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2006. Iraupena: 95 minutu.
62.zenbakia
The road to Guantanamo (Camino a Guantanamo)   ****
Drama sozial gordina dakar, zinez, The Road to Guantanamo filmak. Michael Winterbottom zinemagile finak film honekin zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza bereganatu zuen, 2006an, Berlingo Zinemaldian. Halaber, kritika ezin hobeak jaso ditu pelikulak munduan barrena. Benetako gertaera bat du oinarri filmak. 2001. urtean, Pakistanera joan ziren lau adiskide ingeles ezkontza batera. Ondoren, bidaia aprobetxatu asmoz, opor txiki batzuk hartu zituzten.  Konduz hirian zirela, armada estatubatuarrak preso hartu, eta haietako hiru Guantanamora bidali zituen. Bertan, bi urte baino gehiago espetxeraturik egon eta gero, Erresuma Batura itzuli zituzten. Galdeketa luze baten ondoren, kargurik gabe libre utzi zituzten. Antza, errugabeak ziren. Dokumentala eta fikzioa sotiltasunez nahasten ditu Winterbottomek salaketa-film apart  honetan.