The Ring **

The Ring ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-ring-2/@@download/image/25p54-4.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: (La señal / Le cercle)   

Zuzendaria: Gore Verbinski. Aktoreak: Naomi Watts, Brian Cox, David Dorfman, Lindsay Frost. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 109 minutu. 
Hollywooden irudimen eza nagusi denez gero, Europako eta Asiako zinema oparoek etengabe ematen dituzten harribitxien remake garestiak ekoiztea ohitura bilakatu da. Hideo Nakata japoniarraren Ringu beldurgarriari egokitu zaio txanda oraingoan. Bideo-zinta misteriotsu bat da istorioaren gakoa. Ikusten duen orok telefono dei ilun bat jaso, eta handik gutxira hil egiten da. Misterioa argitu nahian dabil kazetari kuxkuxero batek erlojuaren aurkako lasterketa hasiko du mehatxatzen duen patutik ihes egiteko. Ez da pelikula txarra, baina ez du jatorrizko filmaren distira eta intentsitatea.