The Renaissance" ***

Rap musikaren gainbehera sentitu dugunontzat, itxaropena mantentzeko arrazoia da Q-Tip-en disko berria. Raparen urrezko aroan (estiloa arrakasta zerrendetatik urrun zegoenean), A Tribe Call Quest taldeko partaide izan zen Q-Tip. Loratze garai hartan, rap gordina eta jazzaren magia uztartu zituen. 1988an taldea desegin egin zen, eta bakarlari gisa hasi zen. Hogei urteko ibilbidea eginda, Q-Tipek raparen mailarik gorena erakusten duen diskoa kaleratu du; Raphael Saadiq edo D´Angeloren urrezko soul ahotsez laguntzaz, besteak beste. Estiloen gainetik, disko aproposa da musika ederra dastatzeko gai direnentzat eta, bereziki, raparen heldutasuna zalantzan jarri, eta rapaz irudi okerra dutenentzat.