“The remixes 2002-2005”

“The remixes 2002-2005” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-remixes-20022005/@@download/image/62p11-2.jpg
2006/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Jazzanova
62.zenbakia
Jazzanovaren musika gehiago edo gutxiago gustatuko zaizu, baina oso langileak direla, behintzat, ez du inork ukatuko. Nondik ateratzen dute denbora horrenbeste disko kaleratzeko? Eta Compost zigilua mantentzeko? Cd honetan, 2002 eta 2005. urteen artean, hainbat talde eta proiektuei egin dizkieten nahasketak jaso dituzte Jazzanovakoek. Besteak beste, Masters At Work, Marcos Valle, Calexico, Nuspirit Helsinki, Fat Freddy´s Drop, eta beste hainbat lagunei egin dizkieten nahasketa berriak entzuteko aukera ematen digu cd-ak, eta beti bezala, Jazzanovakoen gustu ona eta dotorezia nabarmentzekoak dira. Orain, gu, talde guzti horiek Jazzanovakoen musikaz egiten dituzten erremixen zain geratuko gara. Amaierarik gabeko gurpila da hau, eta gu pozik.