The remix album

Bristoleko beste hainbat musikari bezala, 4 Hero bikotea`Trip hop´ musikaren garaian egin zen famatu (drum & bass´ estiloa egiten zuten arren). Egun, Trip hop definizioa modaz pasatuta omen dago, eta orduko taldeetatik, gutxik jasotzen dute komunikabideen arreta. 4 Hero bikoteak musika egiten du, eta horrez gain, besteen kantak ere nahasten ditu (gustu handiz, gainera). Disko bikoitz honen lehen atalean, beste musikariei egindako erremixak entzun ditzakegu (Nuyorican Soul, Ultra Nate, Terry Callier
). Bigarrenenean, beste musikari eta ekoizleek (MAW, King Britt, Dj Spinna...) 4 Heroren kantuei egindako nahasketa berriak datoz.