The Queen of the Damned **

Anne Rice idazle ospetsuaren The Vampires Chronicles liburu sorta arrakastatsuaren eleberri bat du oinarri filmak. Oraingo honetan, rock izar bat da Lestat banpiroa. Bere musikak Akasha banpiro egiptoarra madarikatuen erregina amets eternaletik esnatu du. Akashak, betirako amets egitera kondenatu zutenen aurka mendekua hartzeaz gain, munduaren jabe egin nahi du; Lestat ondoan duela. Lestat erakargarriarekin maitemindutako gazte batek, ordea, zail jarriko dizkio gauzak. B serieko beldurraren maitaleontzat ezin aproposagoa.